Gisasola Iñarrairaegi, Juan Bautista
Gipuzkoar musikagilea (Eibar, 1885 - Eibar, 1948). Salamancako apaizgaitegiko koruko zuzendaria zen 14 urte zituela, baina apaiz ikasketak utzi eta bere jaioterrira itzuli zen 1901. urtean. Salve bat ondu zuen garai hartan, Bergaran konposiziorako klaseak jasotzen ari zela. Eibarko orfeoiaren zuzendari izan zen urte askoz. Harenak dira, besteak beste, Pozez beterik (1904), bi Meza (1915), Himno de la coronación (1929), Ecce panis (1929), Himno a San Agustin (1930), Atxia Motxia (1933), Arrateko Amari (1933), A mutill (1935), Suite eibartarra (1945), Himno a San Roque, Asumpta, Ave Maria eta Tota Pulchra lanak.
- Girri, Alberto
- girtain
- kirtengorri
- gisa
- gisako
- Gisasola Iñarrairaegi, Juan Bautista
- gisasti
- gisats 1
- gisats 2
- Gisbert, Joan Manuel
- Giscard d’Estaing, Valéry