Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kirtengorri

iz. Bot. Sustrai beretik zuztar bat edo gehiago ematen dituen belar landare bizikorra, 30-40 cm luze egiten dena (Ajuda reptans). Sustraietik zuzenean ateratzen diren hostoak handiagoak izaten ditu, eta kirten luzeagokoak. Oin nagusiaren zuztarraren puntan edukitzen ditu loreak, galburuaren antzera eratuak, kolorez urdinak eta beheko ezpaina goikoa baino luzeagoa dutenak. Europa guztian hazten da, Islandian izan ezik.