Gerediaga
Abadiñoko udalerriko auzoa (Durangaldea, Bizkaia). Aipagarriak dira bertako Salbatore ermita eta Batzarretxea. v Gerediagako Batzarretxea. Gerediagako zuhaitzaren ondora biltzen ziren Durangoko merindadeko ordezkari guztiak Batzar Berezietan, Eguberrietan eta Bazkoetan. Astolako etxean egiten ziren Ohiko Batzarrak. v Gerediaga Elkartea. 1965. urtean Durangaldean sortu zen kultura elkartea. Guztiz ospetsua da Euskal Herri osoan, urte hartatik beretik hasita, Gerediaga elkarteak urtero antolatzen duen Euskal Liburu eta Disko Azoka.