Geremek, Bronislaw
Poloniar historialaria eta politikaria (Varsovia, 1932 - Lubien, 2008). Erdi Aro amaierako arazo sozialak ikertu zituen –Erdi Aro bukaerako Parisko baztertuak eta Kainen semeak. XV. mendetik XVII. mendea bitarteko pobre eta eskaleak Europako literaturan. Baina bere garaiko Poloniaz ere idatzi zuen, adibidez Haustura. Polonia komunismotik demokraziara (1991). Solidarnosc sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen, eta baita diputatua ere Poloniako parlamentuan. Poloniako Kanpo Arazoetako ministro (1997-2000) eta Europako Legebiltzarreko diputatu ere izan zen.