Gelman, Juan
Argentinar poeta, itzultzailea eta kazetaria (Buenos Aires, 1930). Bere belaunaldiko poeta nagusietako bat. Kazetari eta politikari gisa egindako lanak bere burua erbesteratzera behartu zuen 1975-1988 bitartean. Argentinara itzuli zenean, Crisis egunkariko erredakzio idazkari, La Opinión-eko kultura gehiegiarren zuzendari, eta Noticias-ko erredakzio buru izan zen. Poeta gisa, errealismo kritikoari atxikia, egunerokotasunean ezkutatzen diren gauza ederrez idatzi du batez ere, baina horretaz gainera, justiziaren eta agintaritzaren gehiegikeriak eta injustiziak salatu izan ditu. Lan nagusiak: El juego en que andamos (1959, Gabiltzan joko hau); Sefiní (1964-1965), Traducciones (1969, Itzulpenak), Relaciones (1973, Harremanak); Citas y comentarios (1982, Hitzorduak eta iruzkinak); Hacia el sur (1982, Hegorantz); Exilio (1984, Erbestea, Osvaldo Bayer kazetari argentinarrarekin lankidetzan); Carta a mi madre (1989, Gutuna ene amari). Poesiaz gainera, bi opera, bi kantata eta zenbat diskotarako hitzak ere idatzi ditu.