Gélinas, Gratien
Kanadar antzerkigilea (Saint-Tite-de-Champlain, Québec, 1909 - Montreal, 1999). Eragin handia izan zuen Québec-eko eta Kanadako kulturan. Haren antzerki lanik ospetsuena, Tit-Coq (1948) –berak idatzia, gidatua eta antzeztua– Kanada frankofonoko lehen obra modernotzat hartua da. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, etxera itzuli eta emaztegaia beste batekin ezkonduta aurkitzen duen gizon baten istorioa da. Beste lan batzuk: Bousille et les justes (1959) eta Hier les enfants dansaient (1966).
- gelibazio
- gelidial
- gelidiazeo
- gelifikazio
- Gelimer
- Gélinas, Gratien
- Gelman, Juan
- Gelon
- Gelsenkirchen
- geltoki
- geltze