geko
iz. Zool. Gekonidoen familiako zenbait narrastiri ematen zaion izena. v Gekoa edo gekcoa (Tarentola mauritanica). Isatsaren 7 cm-ak barne, 14 cm inguru luze izaten da. Kolorez, gris-beltzaxka da. Espatula itxurako behatzen azpian xafla itsaskor batzuk izaten ditu. Gauez ibiltzen da, eta oso igokari lasterra da. Intsektuak janez elikatzen da. Arrautza bidez ugaltzen da, baina aldi berean biziernalkaria da. Europako mendebala, Egipto eta Asia Txikia ditu bizilekuak. v Geko orbanduna edo tokeea (Gekco gekco edo Gekco verticillatus). Gekonidoen familiako narrastia, 35-40 cm luzekoa. Arrea du gorputza, laranja koloreko orbanez tantatua. Hanka sendoak izaten ditu. Intsektujalea da. Gauez egiten duen hotsetik datorkio tokee izena. Asiako tropiko lurraldeetan bizi da.