Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gela

Italiako antzinako kolonia greziarra, Siziliako iparraldean dagoena. K.a. 689an sortu zuten rodastarrek eta kretarrek. Hipokratesen agintaldian, Siziliako hiri nagusia izan zen, baina Gelonek biztanleen zati bat Sirakusara eramatean, garrantzia galdu zuen. Bertan hil zen Eskilo (K.a. 456). Hamilkarrek K.a. 404an bereganatu zuen eta Falarisek, Agrigentoko tiranoak, K.a. 280ean desegin zuen. 1230ean hiri berri bat, Terranova izenekoa, eraiki zen leku berean, eta 1927an antzinako izena hartu zuen berriro. Aliatuen gudarosteak bertan lehorreratu ziren 1943. urtean.