Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geisha

iz. Japoniako emakume dantzari eta kantari profesionala. Antzinatik, gizonaren zerbitzari da; gaur egun negozio bileretan eta jatetxe publikoetan aritzen da batez ere. Haurtzaroan hasten da geisha izateko prestakuntza, eskola berezietan, dantzan, poemak esaten, Japoniako musika tresnak jotzen eta tea bertako ohituren arabera zerbitzen ikasten; solaskide bikainak dira geisha gehienak. Ikastaldia bukatuta leku publikoetan edo etxeren batean hasten dira lanean. Geisharen eginkizun nagusia gizonarentzako dotoretasun eta alaitasun giroa sortzea izaten da.