gel
iz. Kim. Koloide disoluzioak pausatzen utzita ateratzen den gaia, gelatinaren antzekoa. Koloide baten eta isurkari baten nahasketaz eratuta dago, isurkari partea gutxi asko trinkotuta. Ohiko mikroskopioaren bidez ikusteko partikula txikiegiak ditu eta partikulok sare baten antzera daude eratuta. Gelatina bezain biguna edo silize gela bezain trinkoa izan daiteke. Aurrez lehortuta katalizatzaile gisa eta nahasturak adsortzio bidez bakantzeko erabiltzen da. v Kosmetikan erabiltzen den gai gardena, ura eta olioa oinarritzat harturik prestatzen dena. Eskuetarako gantzuak prestatzeko erabiltzen da, besteak beste. v Silize gela. Azido ortosilikoa 300° C-raino berotzean eta urez ia erabat gabetzean lortzen den gaia; % 6a ura izaten du. Lehortzeko, kolorea kentzeko eta gasolina eta zenbait disolbatzaile organikoren balio handiko lurrunak xurgatzeko erabiltzen da.