Gedeão, António
(Jaiotza izena, Rómulo Carvalho). Portugaldar poeta eta zientziaren historialaria (Lisboa, 1906-1997). Zientziaren historiaren ikertzaile gisa, zenbait liburu argitaratu zuen bere benetako izenaz. Bere lehen poema liburuak adinean sartuta argitaratu zituen: Movimiento perpétuo (1956) Teatro do Mundo (1958), Máquina do Fogo (1961) eta Linhas de Força (1967). Poema horietan adierazpide desberdinak elkartu ziren: elementu erromantikoak eta sentimentalak, 1930-1960 bitarteko neorrealismoaren bigarren belaunaldiaren alderdiak, surrealismo ukituak, ironia sotileko eztenkadak, eta halako dramatismo zuhur bat, dena estilo berezi-berezi batean bidua, eta zientziatik hartutako irudiez hornitua. Narratiban, errealismora jo zuen: Poltrona e Outras Novelas (1973). Gainera, saiakerak (O Sentimento Científico em Bocage, 1965) eta antzerki lanak (RTX 78/24, 1963) idatzi zituen.
- Gebara
- Gebara
- Geber
- Gebreselassie, Haile
- Gedda, Nicolai
- Gedeão, António
- Gedeon
- Geertgen Sint Jans
- Geesink, Anton
- geheli
- gehi