Geertgen Sint Jans
Holandar margolaria (XV. mendea). Van Ouwater-ekin egin zituen ikasketak. Sentiberatasun handia agertu zuen bere obretan (Gurutziltzatua, Kristo urrikalgarria, 1484 aldera). Taldeen erretratuak ere egin zituen. Kolore distiratsuak hobetsi zituen (Andre Mariaren loria), gaueko argien eraginak aztertu zituen (Jaiotza), eta izadiaren ikuspegiari leku berezia eskaini zion (San Joan Bataiatzailea). Holandako eskolaren aitzindaritzat har daiteke bere pintura.
- Geber
- Gebreselassie, Haile
- Gedda, Nicolai
- Gedeão, António
- Gedeon
- Geertgen Sint Jans
- Geesink, Anton
- geheli
- gehi
- gehiago
- gehiagotasun