Gascue Murga, Francisco
Gipuzkoako ingeniaria eta musikologoa (Donostia, 1848 - Donostia, 1920). Madrilen egin zituen ingeniaritzako ikasketak eta Andaluziako, Asturiasko eta Euskal Herriko meatze batzuetan lan egin zuen. Bere lanbideko gai batzuei buruzko obrak plazaratu zituen, hala La industria del acero en el norte de España (1910, Altzairugintza Espainiako iparraldean). Errepublika eta autonomia zalea zen eta Gipuzkoako Diputazioko ahaldun aukeratu zuten anitz alditan. Horrez gainera, musikari buruzko lan interesgarriak eman zituen argitara, kritikari eta musikologo gisa: L’Aurresku basque (1912, Euskal aurreskua), Origen de la música popular vascongada (1913, Euskal herri musikaren jatorria), La simetría y el compás de cinco por ocho (1916, Simetria eta zortzikoa). Hil ondoren agertu zen bere Materiales para el estudio del folklore músico vasco, Campionek sarrera egin zion liburua (1921, Euskal folklore musika ikertzeko oinarriak).
- gas
- gasa*
- gasbide
- Gascogne, Golfe de
- Gascoigne, Paul John
- Gascue Murga, Francisco
- gasdun
- gaseoduktu
- Gaskell, Elizabeth Cleghorn Stevenson
- gaskoi
- gaskoiera