Euskal idazlea (Otsagabia, 1880 - 1929). Ziriako Garraldaren semea; aita bezala albaitaria izan zen. Euskal Esnalea agerkarian argitaratu zituen bere lanak. Azienda eriak sendatzera joanda, izurriak kutsatuta hil zen. Saraitzuko euskaraz idazten zuen.