Garralda Larumbe, Mateo
Nafar eskubaloi jokalaria (Burlata, 1969). Cacaolat Granollers taldean hasi zen eskubaloi profesionalean. Geroztik, Atlético de Madrid, Teka, F. C. Barcelona eta Iruñeko Portland San Antonio taldeetan jokatu du. Palmares bikaina lortu du: sei Liga Txapelketa, bi Errege Kopa, bi Asobal Kopa eta Superkopa bat. Europan, berriz, Europako bost Kopa, bi Errekopa eta IHF Kopa bat eskuratu ditu. Ehundik gora nazioarteko partida jokatu ditu Espainiako selekzioarekin, eta euskal eskubaloiak eman duen jokalaririk onenetakoa da. Sydneyko (2000) Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.
- garraio 2
- garraio 1
- garraiobide
- garraiolari
- garraiska
- Garralda Larumbe, Mateo
- Garralda, Federico
- Garralda, Ziriako
- Garralda
- garrama
- garramatu, garrama, garramatzen