Garralda
Nafarroako iparraldeko udalerria, Aezkoan (Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean Orreaga eta Orbaizeta, ekialdean Aria eta Aribe, mendebalean Auritz eta Artzibar eta hegoaldean Orotz-Betelu eta Garaioa. Garaiera 843 m. 22,11 km2. 1999ko datuen arabera, 213 biztanle ditu (garraldarrak). Alinbar erreka, Irati ibaiaren adarra, igarotzen da bertatik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 40. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Nekazaritza (laboreak, patatak, behiak eta ardiak) eta zurgintza dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Garralda suntsiturik gertatu zen 1898. urtean sute baten ondorioz.