Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garinoain

Nafarroako erdialdeko udalerria, Zidakos ibaiaren ezkerraldean (Erriberriko merindadea). Mugak: iparraldean Barasoain, ekialdean Orisoain, mendebalean Artaxona eta hegoaldean Santsoain eta Puiu. Garaiera, 531 m. 10,40 km2. 1999ko datuen arabera, 331 biztanle ditu (garinoaindarrak). Auzo nagusiak: Katalain, Garinoain (herriburua). Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Nekazaritza (laboreak, mahastiak eta ardiak; langileen % 33), industria (porlana; langileen % 41) eta zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak; langileen % 26) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira San Martin eliza, Katalaingo Kristoren ermita eta antzinako harresiak.