Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garitaonaindia Ariño, Bitor

Bizkaiko idazlea (Zaldibar, 1876 - Donostia, 1929). Salamancako Jesusen Lagundian egin zituen apaiz ikasketak. Argia aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria izan zen, nahiz eta Euskal Esnalea agerkarian plazaratu zituen bere lan aipagarrienak. Donostian bizi izan zen urte askotan. Usandizagari buruzko hitzaldi garrantzitsu bat eman zuen argitara 1920an, Usandizaga, bere bizitza ta eresegikuntza tituluarekin. Harenak dira Ongillearen sariya, Aitona ta billoba eta Iziartxo antzerkiak. Euskal liburu sorta eta Ipuin laburrak umetxoentzat liburuak argitaratu zituen 1922. urtean.