Garitaonaindia Albizu, Balbino
Bizkaiko idazlea (Durango, 1857 - Durango, 1916). Durangoko Jesusen Lagundian eta Gasteizko apaizgaitegian egin zituen ikasketak. 1881. urtean apaiztu zen. Euskal Esnalea agerkarian argitaratu zituen bere lehen lanak. 1889. urtean, Erregezko Apostoladutzia plazaratu zuen. Handik lau urtera, Jesus Sacramentaduari, Ama doncella Mariari eta Aita San Jose Gloriosuari visitac illaren egun guztietarako lanaren bigarren partea itzuli zuen. 1900ean Martin Arzadunen Cristiñauaren Doctrinaren esplicaciñua euskeras katixima eman zuen argitara berritua eta osatua. 1908. urtean, Vademecun Erdu Neugas-en itzulpena plazaratu zuen Sacramentu Santuac emon ta ondo ilten gueixuari lagunduteco escu-liburua ipiñi dau Biscaico eusqueras izenburuarekin.
- Garin
- Garindaine
- Garindein
- Garinoain
- Garisoain
- Garitaonaindia Albizu, Balbino
- Garitaonaindia Ariño, Bitor
- Garitaonaindia Gorordo, Gotzon
- garitza
- Garivani, Valentino
- gari-zekale