Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gardner, Ava

Estatu Batuetako zinema antzezlaria (Smithfield, Ipar Carolina, 1922 - Londres, 1990). 1946an Robert Siodmak-en The Killers filmean egin zen ezaguna. Geroztik film ugarietan eta zuzendari askorentzat lan egin zuen: J. Mankiewicz-ekin, The barefoot contessa; J. Ford-ekin, Mogambo; J. Huston-ekin, The night of the Iguana eta The life and times of judge Roy Bean; G. Cukor-ekin, Bhowani junction.