Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gardini, Raul

Italiar enpresaburua (Ravena, 1932 - Milan, 1993). Elikagai, kimika eta hidrokarburo alorretako zenbait enpresa sortu edo bereganatu zituen, eta Ferruzzi taldearen buru izatera heldu zen. “Il condottiere” (horixe zuen goitizena) 1993an hil zen, bere buruaz beste eginda, Italiako justiziak bere finantzen hainbat joan-etorri ilun ikertzeari ekin zionean.