Gardiner, John Eliot
Britainiar orkestra zuzendaria (Fontmell, 1943). Musika ikasketak egin zituen Cambridgen, eta Thurston Darten ikasle izan zen Londresko Unibertsitatean. Parisen, Nadia Boulangerrekin ikasi zuen. 1964an, Monteverdi Abesbatza sortu zuen, eta handik hiru urtera, Monteverdiren Bezperen emanaldi bat antolatu zuen, haren jaiotzaren laugarren urteurrena ospatzeko. Hurrengo urtean, Monteverdi Orkestra sortu zuen. 1969an, Wolfgang Amadeus Mozarten Xirula miragarria gidatu zuen Sadler's Wellsen, eta 1973an Christoph Willibald Glucken Ifigenia Tauriden, Covent Gardenen. 1975ean, Abaris eta Boreadaken Londresko estreinaldia gidatu zuen. 1982an, Lyongo operako musika zuzendaria izendatu zuten, eta bost urtez aritu zen han lanean. 1990ean, antzinako musika tresnen orkestra bat sortu zuen, Orchestre Révolutionnaire et Romantique, erromantizismoko musika jotzeko. 1991tik aurrera, Hanburgoko Norddeutschen Rundfunk Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia da. Besteak beste, Johann Sebastian Bach, Hector Berlioz, André Campra, Pier Francesco Cavalli, Emmanuel Chabrier, Christoph Willibald Gluck, Georg Friedrich Händel, Claudio Monteverdi, Wolfgang Amadeus Mozart, Henry Purcell eta Jean Philippe Rameauren obrak grabatu ditu.
- gardenki
- gardentasun
- gardentze
- Gardet, Louis
- gardi
- Gardiner, John Eliot
- Gardiner, Stephen
- gardinga
- Gardini, Raul
- Gardner, Ava
- Gardner, Erle Stanley