Gardiner, Stephen
Ingeles elizgizona eta politikaria (Bury Saint Edmunds, 1483 inguruan - Whitehall, 1555). Henrike VIII.aren eta Aragoiko Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzeko negoziazioen ardura hartu zuen (1528-1529). Estatuko idazkari eta Winchester-eko apezpiku izendatu zuten (1531). De vera obedientia liburuan (1535) erregea Aita Santuaren gainetik dagoela adierazi zuen. Protestanteen kontrakoa zen. Eduardo VI.aren garaian kartzelaratu zuten (1548) eta Maria Estuardok berriro askatu zuen eta Kantziler goren izendatu. Aita Santuarekiko ikuspegia aldatu eta Ingalaterrak Erromaren mendean jarri behar zuela aldeztu zuen (Palidonia, 1554).