Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gongoil

iz. Anat. Nerbio-zelula multzo trinkoa, ia animalia guztiek dutena. Zizare zapalek adibidez (Plathyelmintes), gongoil pare bat dute buruan mugimenduak egiteko. Animalia garatuagoek, zizareek eta artropodoek adibidez, buruan dituzten gongoilez gainera, gorputz osoan banatuta ere badituzte, gorputzaren atal bakoitzaren mugimenduak kontrolatzeko. Animalia ornodunetan, gongoila sistematik kanpora dagoen nerbio multzoa da. v Linfa gongoilak. Ehun linfatikoen multzoa, hodi linfatikoen artean kokatzen dena. Linfa gongoilak gorputz osoan daude zabalduta, eta multzoak osatzen dituzte. Linfozitoak sorraraztea eta inguruko ehunetatik linfara iristen diren mikrobio eta toxinei (zauri, handitsuetakoak…) odolera iristen ez uztea dira linfa gongoilen funtzio nagusiak. Eginkizun horretan ari direnean gongoilak handitu eta gogortu egiten dira. v Nerbioetako gongoilak. Nerbioetako zelulen multzoa, erdiko eta inguruko nerbio sisteman kokatua.