Mit. Ganges ibaiaren jainkoa, Indiakoa. Hordi zelarik, amarekin, Kalauriarekin, sexu harremanak izan zituen. Bere onera etorri eta, zer egin zuen konturatuta, bere burua bota zuen ibaira. Handik hara Kliarus izena hartu zuen ibaiak, eta geroago, berriz, Ganges.