Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ganbusia

iz. Zool. Hiru bat cm luzeko itsas arrain hezurduna (Gambuzia affinis). Itsas intsektuak eta intsektuen harrak jaten ditu, batez ere. Gizonarentzat mesede handiko arraina da, paludismoa eragiten duten anofele eltxoak eta beronen harrak jaten baititu. Fabrika gainetako ur bilduetan ere jarri izan dituzte eltxoa galtzeko, edo gutxitzeko. Berez Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerika aldekoa da, baina Europara eta Afrikara zabaldua dago gaur egun.