Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galera 3

iz. Zool. Estomatopodoen ordenako itsas oskolduna, 18 cm inguru luze dena (Squilla mantis). Kolorez horixka izaten da, orban urdinekikoa. Hanka pare bat du, oso sendoa eta helkorra. Jateko ona da. Itsas azpiko hondar artean, 20-30 m-ra bizi da, Mediterraneoan batez ere. v Sifoidunen ordenako fisalidoen familiako hidrozooa, gorputz likatua eta kolore bizikoa duena. Bada hauetako bat, Physalia physalis, itsaso guztietan bizi dena, 50 metrorainoko garroak izan ohi dituena; horien bidez harrapakinak lotzen ditu. Oso pozoi indartsua du, eta gizonarentzat ere oso arriskutsua izan daiteke.