Gialerio
(Lat. Caius Galerius Valerius Maximus) Erromako enperadorea 305-311 bitartean (Erroman 311n hila). Jatorriz Daziako artzaina zen. Gudarosteko soldadua izan zen; Diokleziano bere suhiak Iliria, Akaia eta Danubioko zesar izendatu zuen. Bera izan zen “Dioklezianorena” deitu ohi den kristauen kontrako esetsaldia piztu zuena, 303an. 305ean, augusto izendatu zuten Konstantzio Klororekin batera. Hil aurretik, kristau erlijioa onartu zuen 311n emandako dekretuan.