Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galesera

(Galesko hizkuntzaz, cymraeg) iz. Galestarren hizkuntza. Zelta hizkuntza da, bretoierari eta Cornwelleko hizkuntzari lotua. Gaurko galeserak, ingelesak bezala, oso gutxi erabiltzen ditu atzizkiak; baina antzinako galeserak, latinak bezala, atzizkiak erabiltzen zituen gramatikazko kategoriak bereizteko eta aditzaren denborak adierazteko. Galeserak behera egin zuen Henrike VII.a Ingalaterrako erregetzara iritsi zenez gero (1485). Gaur egun 500.000 lagun mintzatzen dira galeseraz (Galesko biztanle guztien % 18,7). 1992. urtearen bukaeran, galeserari ingelesaren estatus bera emateko lege proposamena eman zuen ezagutzera Erresuma Batuko gobernuak.