galeoi
iz. Gutxienez hiru masta zituen itsasontzi handia, garraio lanetan edo gerra ontzi gisa erabiltzen zena. Ameriketako bidaietan maiz erabili zen XV-XVI mendeetan (Espainiako Filipe II.aren armada galeoiz zegoen osatuta batez ere). Mastetan gurutze itxurako oihalak zituen, eta zenbaitetan hiru edo lau zubi. Kanoiez hornituak izaten ziren.