Galati
Errumaniako hego-ekialdeko portu eta hiria, izen bereko eskualdeko hiriburua. Danubioaren ezkerraldean dago, Siret eta Prut ibaiak elkartzen diren lekuan. 254.636 biztanle (1983). Galaziarrek sortu zuten K.a. III. mendean. Garrantzi handiko portua du; bertatik esportatzen da Errumaniako zur eta gari kopuru handiena. Europako burdingintzagunerik handienetakoa da. Ontziolak, kimika industria, ehungintza eta janari industria.