Galar zendea
Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Cendea de Galar du izen ofiziala. Industria da bertako ekonomia jarduera nagusia (mea ustiakuntza, Potasas de Navarra; zurgintza; langileen % 63). Nekazaritza (garia, garagarra, mahastiak, ardiak; langileen % 10). Mugak: iparraldean Iruñea, ekialdean Elortz eta Aranguren, eta mendebal eta hegoaldean Zizur. Garaiera 422 m. 49,36 km2. 1999ko datuen arabera, 1.102 biztanle ditu. Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Arlegi, Cordovilla, Espartza-Galar, Ezkirotz-Galar, Galar, Olatz-Zubitza, Getze-Galar (herriburua) eta Zubitza. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Industria da bertako ekonomia jarduera nagusia (mea ustiakuntza, Potasas de Navarra; zurgintza; langileen % 63). Nekazaritza (garia, garagarra, mahastiak, ardiak; langileen % 10).