Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galazia

Asia Txikiko antzinako lurraldea. K.a. III. mendean zeltak bizi izan ziren bertan. K.a. 25. urtean Erromatar Inperioak hartu zuen bere mende. Erromatarrek Anziran ezarri zuten Galaziako hiriburua. K.o. I. mendean kristautu zuen San Paulok.