Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fulberto

Chartresko apezpikua (Italia, 960 - Chartres, 1028). Gerbertoren ikasle izan zen. Chartresen eskola bat ireki zuen, eta historialari eta poeta latino klasikoz eta kristauez osaturiko bere liburutegi bikaina bertan kokatu zuen. Chartresko katedralaren eraikuntza hasi zuen. Bestalde, Akitaniako dukeari karta ospetsu bat idatzi zion, feudoen eta mendekoen betebeharrak argitzeko (1200). Santuen bizitzak, poemak, liburuak eta 128 gutun utzi zituen latinez idatziak eta estilo dotorekoak.