Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fulda

Alemaniako hiria (Hesse), izen bereko ibaiaren ondoan. 54.131 biztanle (1986). San Migel Eliza karolingiarra (IX. mendea), eraikuntza barrokoak (gaztelua, XVIII. mende hasierako katedrala). Ehungintza eta kimika.  v  Historia. Fulda 744ean Sturmius-ek, San Bonifazioren jarraitzaileak, komentu baten inguruan eratu zuen hiria da. Erdi Aroan kultura- eta erlijiogune garrantzitsua izan zen komentu hori, eta Alemaniako monasterio beneditarretan lehena. XVIII. mende erdian apezpikuaren egoitza bihurtu zen, eta abateak printze titulua hartu zuen. 1803an monasterioa sekular egin zen, eta Hesseren (1813) eta gero Prusiaren (1866) eskuetara igaro zen.