Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fulani

iz. Izen bereko musulman herriko kidea; fulaniak Afrikako mendebalean, Txad Lakuaren eta Atlantikoko itsas ertzaren artean, Nigeria, mali, Ginea, kamerun eta nigerren batez ere, bizi dira. Fulani hizkuntza, Fulfulde (Fula) deritzana, Niger-Kongo familiaren Atlantikoko mendebaleko adarra da. Behizainak dira biztanle gehienak, eta animaliekin alde batetik bestera ibiltzeko taldeak eratzen dituzte; asko, ordea, beste talde batzuekin nahasi dira eta gaur egun bizileku finkoa dute, Nigeriako iparraldean adibidez (bertako fulanien erdiek hausa hizkuntza eta kultura hartu dute). Leku batean finkatu direnek ere behiak izaten dituzte, baina nekazaritzan ere aritzen dira. Fulani abeltzainek berdintasunezko gizarte egitura dute, fulani nekazariena edo hausena ez bezalakoa. Islamaren eragina nabarmena da, eta ahaideen arteko ezkontzak ugari dira. Gizon gehienak poligamoak dira.