Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fuga

iz. Mus. Kontrapuntuaren erregelen arabera eratutako musika forma.  v  Musika tresnetarako edo ahotserako izan daiteke fuga; ezaugarri nagusia oinarrizko gai baten imitazio sistematikoa du; melodia edo gai bakarra erabiltzen du, eta melodia errepikatu egiten da, errepikapenak elkarri ihes egiten dioten parteak balira bezala. Musika forma baino areago prozedura da berez, eta arau estu batzuen arabera landu ohi da, era askotako fugak badira ere, idatzi zen garaiaren arabera batez ere. Aurreneko fugak XIII. mendeko imitaziozko polifoniarekin lotzen dira, baina XVI. mendea arte ez zen garatu forma klasikoan. Fugaren bilakaera formalaren eta adierazpen efektuen gailurra Johann Sebastian Bachen lanetan izan zituen.