Fritz, Marianne
Austriar idazlea (Weiz, Steiermark, 1948). Unibertsitatean ikasteko aukera alde batera utzi eta bere kasa hasi zen letrak ikasten eta liburuak idazten. Izenburu bakarrak biltzen du bere lan guztia: Die Festung (Gotorlekua). Narrazioa orain arteko mugetatik kanpora eraman du lan horren bidez; ez da soilik Fritzen bizitzaren eta obraren historia, baizik eta baita Austriako I. eta II. Errepubliken historia, jatorria, eta bilakaera deskribatzeko era erabat berrizalea eta ez ohikoa. Bere lehenengo kontakizuna Die Schwerkraft der Verhältnisse (1978, Gertaeren pisua) izan zen, Medearen bertsio moderno bat. Obra haren ondoren Das Kind der Gewalt und die Sterne der Romani (1980, Aginpidearen umea eta erromanien izarrak) saga argitaratu zuen, gainerako lanak bezala estilo konplexukoa eta gai askoren erreferentziak biltzen dituena. Bere azken eleberria Dessen Sprache du nicht verstehst (1985, Zeinaren hizkuntza ez baituzu ulertzen, 1985) da, Austriako herri batean 1914. urtea aurretik jazotako gertaeren kontakizuna.