Froberger, Johann Jakob
Alemaniar musikaria (Stuttgart, 1616 - Hericourt, 1667). Stuttgart-en hasi zen musika ikasten aitarekin, koru zuzendari baitzen hiriko gortean. Europako hiriburu askotan izan zen. Erroman (1637-1641) Frescobaldiren ikasle izan zen, eta Vienako gortean (1645) organo-jotzaile. Bizi zela ez zen bere obrarik argitara eman, baina eragin nabarmena izan zuen bere mendeko musikan eta ondoren, J.S. Bach-enean eta Haendel-enean adibidez. Italiako, Frantziako eta Alemaniako estiloak bateratuz, organorako eta klabezinerako pieza jakingarriak utzi zituen.
- friso
- Fritz, Marianne
- Friuli
- frixtan
- Frobenius, Leo
- Froberger, Johann Jakob
- Frobischer, Sir Martin
- froga
- frogabide
- frogaezin
- frogagarri