Frisia
(Frisieraz, Fryslan; Neerlanderaz, Friesland) Herbehereetako iparreko probintzia, ekialdera Groninga eta Drenthe eskualdeak dituena; hegoaldean Overijssel eta Ijselmeer-eko polderrak (itsasoari hartutako lurrak), eta iparraldean Ipar itsasoa. 3.357 km2. 598.068 biztanle (1986). Hizkuntzak: neerlandera eta frisiera. Erlijioa: protestantismoa. Ordoki emankorra da, eta zatirik handiena itsasoaren maila baino beheragokoa da. Probintzia ezaguna da abelgorri arraza berezia duelako (arraza frisiar hanka-beltza). Patatak, garia, azukrea eta erremolatxa. Artzaintza. Industria ugari du, janari industria batez ere.