Frobenius, Leo
Alemaniar etnologo eta antropologoa, (berlin, 1873 - biganzolo, 1938). bere kabuz ikasi zuen eta gazte zelarik piztu zitzaion Afrikako etnologiari buruzko jakinmina. Batez ere Afrikako kulturak ikertu zituen 1904-1935 bitarteko urteetan, harako 12 espediziotan egindako bilketa lanen bidez. Horiez gainera,historiaurreko artegune nagusiak ikertu zituen Alpeetan, Norvegian, espainian eta baita Indian ere. 1922. urtean etnologia elkarte bat, Forschungsinstitut für Kulturmorphologie, sortu zuen. Handik hamar urtera Frankfurteko Unibertsitatean antropologia eskolak eman zituen eta 1934. urtean Udal Etnologia Museoko zuzendari izendatu zuten. Frobenius kulturen teoria zientifiko bat egiten saiatu zen lehenetako ikerlari bat izan zen. Haren lan nagusiak: Atlas Afrikanus (Afrikako atlasa, 1922 - 31) Der Ursprung der afrikanischen Kulturen (Afrikako kulturen sorburua, 1898) eta kulturgeschichte Afrikas (Afrikako zibilizioaren historia, 1933).