Frisia Ekialdekoa
(Frisieraz, Eastfryslan; Alemanieraz, Ostfriesland) Ipar itsasoko eskualde alemaniarra (Behe-Saxonia). Holandako Frisiaren luzapena da; Ems eta Weser itsasadarren artean dago. Itsasoari kendu eta ezponden bidez babesturik dagoen lurraldea da, belartzaz eta larre oparoz estalia. Itsasertzean barna, uharte sail bat dauka, Frisia Ekialdeko uharteak alegia (Borkum, Nordeney), Jutland-eko penintsulan zehar, Helgolland, eta Frisia Iparreko uharteak (Nordstrand, Föhr, Sylt) hartzen ditu.
- Frine
- frinjilido
- Frisch, Karl von
- Frisch, Max
- Frischmuth, Barbara
- Frisia Ekialdekoa
- Frisia
- Frisia
- Frisiako uharteak
- frisiera
- friso