Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frine

(Gr. Phrunê) Greziar hetaira (K.a. IV. mendea). Tespisen (Beozia) jaio zen. Atenasko hetaira aberats ospetsuena izan zen. Praxitelesen maitalea izan zen; Afroditaren irudiak egiteko Frine izan omen zuen hark eredu. Elezaharrak dioenez, Eleusiko misterioei laido egin ziela eta, auzitara eraman zuten; bere abokatuak, Hisperidek, epaileen aurrean Frine biluztu zuen eta hori nahikoa izan zuen Frinek aske gelditzeko.