Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

frantziskotar

iz. eta izlag. San Frantziskoren ordenako kidea; delako ordenari dagokiona.  v  Anaia Txikienen ordena 1207-1209an sortu zuen San Frantziskok, eta Inozentzio III.ak 1216an eta Honorio III.ak 1223an onartu zuten. Pobretasun erabatekoa eta predikuan ibiltzea ziren frantziskotarren oinarriak. Gaur egun hiru sail dituzte frantziskotarrek: anaia txikienak (OFM); kaputxinoak (OFMC), 1619an eratuak; komentukoak (OFMConv). Badira emakumeak ere frantziskotarren ordenan (Santa Klararen klaratarrak, eta kontzepzionistak).