Fragonard, Jean-Honoré
Frantses margolari eta grabatzailea (Grasse, 1732 - Paris, 1806). Chardin eta Boucher izan zituen maisu. 1752an Erromako saria irabazi zuen. Tiepolo hartu zuen eredu. Italiako hegoaldean eta Sizilian izan zen. Estilo klasikoak irabazi gutxi ematen zuela ikusirik, Luis XV.aren garaiko maitasunezko gaietara jo zuen. Iraultza hasi zenean, Grassera erretiratu zen. Kolorearen fintasuna da bere obraren ezaugarri nagusia. Lan garrantzizkoenak: Serment d’amour (Maitasun zina), La bachante endormie (Bakantea lotan) eta Le sacrifice de la rose (Arrosaren sakrifizioa).