fragata
iz. Hiru mastatako belontzia, gerrakoa. XVI. mendean Mediterraneoan erabiltzen ziren itsasontzi txikiei eman zitzaien lehenengo aldiz fragata izena. XVII. medean Frantziak Ingalaterraren aurkako gerran erabili zituen (200-300 gizon eta 40 kainoi zituzten). XIX. mendean fragata dotoreak eraiki ziren, beladunak eta helizedunak. || Gaur egun, beste ontziak zaindu eta babesteko lana duen gerra ontzia.