Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Font-de-Gaume

      Frantziako hego-mendebaleko historia aurreko leizea, bertako galerietan aurkitu diren 200 pinturengatik ospetsua (Les Eyzies-de-Tayac, Dordoina). Pinturak egoera txarrean daude eta Madeleine aldiaren erdialdeko nahiz azkeneko garaikoak dira (K.a. 10000 urte aldekoak berrienak). Animaliak irudikatzen dituzte pintura horiek (bisonteak, zaldiak, mamutak, elur-oreinak, uroak, errinozeroak, otsoak, lehoiak…), kolorebakarrak eta koloreanitzak dira eta elkarren gainka daude askotan.