Fontecha y Salazar, Pedro
Arabar legegizona (Nograro, Gaubea, 1673 ? - Bilbo, 1753). Errege Kontseiluko abokatua, Gernikako Batzar etxeko kidea eta Bizkaiko Jaurerriko aholkularia izan zen 1718. urtetik aurrera. Foruzalea zen, eta Escudo de la más constante fe y lealtad del muy noble Señorío de Vizcaya azterlana egin zuen. Aipaturiko obra XVIII. mendean argitaratu zen lehen aldiz. Geroago ere argitalpen berriak izan zituen Bizkaiko Diputazioak eskaturik. Liburua Madrilgo gobernuak bahitu zuen, Foruen aldezte sutsuagatik. Fontecharena da, halaber, Verídica y puntual representación al muy Leal Señorío de Vizcaya contra el manifiesto de D. Joseph de Zavala y Miranda (1743-1744) obra. Roman Basurto historialariak argitara du berriki Fontecharen liburuen ondarea, testamentuan ageri den bezala: La biblioteca de Pedro Fontecha Salazar (Gasteiz 1990).