Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fluoreszentzia

iz. Gai batzuek, irrada bat jasotzean, argia igortzeko duten tasuna.  v  Gai batetik irteten den argi fluoreszentea beragana iristen den argia baino uhin luzera handiagokoa (maiztasun txikiagokoa) izateak Stokeren legea betetzen du. Gaiak jasotzen duen energia bere atomoak edo molekulak kitzikatzen ditu (elektroiak energia handiagoko geruza batera joaten dira), eta ondoren, ia berehala, uhinak igortzen dituzte atomoek edo molekulek eta egoera egonkorrera itzultzen dira berriro. Igorketa hori denbora luzean gertatzen bada fosforeszentzia izena ematen zaio. Funtsean, fluoreszentzia eta fosforeszentzia gauza bera dira. || Horrela lortutako argia.