Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fluor

iz. Gai bakun ez metala, gas hori berdaxka, halogenoen sailekoa (F).  v  Halogenoen multzokoa da, elementuen taulako VII.ekoa. Moissan-ek bakandu zuen 1886. urtean. Erraz konbinatzen da beste gaiekin eta fluoruroak, hidrokarburo fluoratuak, eta beste zenbait konposatu sortzen ditu. Usain sarkorra du eta pozoitsua da oso. Fluorita eta kriolita dira bere mea ezagunenak. Potasio fluoruroa hidrogeno fluoruroarekin nahastu eta ondoren elektrolisia eginez lor daiteke fluorra. Sei isotopo ditu, eta horietatik bat naturala da. Kimika gaiak egiteko erabiltzen da: polimeroak, hozkailuetako isurkariak, sua itzaltzeko gaiak, etab.